XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZ ZUEN ANTONIOK lorik egiten jazki hura bere etxeko eskaileretan aurkitu zuenetik.

Etxadi guztiko emakumeak erreparatu zituen: ipurdiaren neurriak, isurki posibleen usainak, jirabiren beroak eta atzekaldeak paseatzeko moduak aztertu zizkien guztiei eta jazkiaren neurri eta usainarekin konparatu.

Lortu nahi zuen, lortu egin behar zuen jazkiak erakusten zizkion ipurdi, isurki eta jirabira haien jabea ezagutzea.

Kalera ere irten zen ipurdi guztitara begira, autobusetan sartu zen sudurra luzatuz, zabaltzen zituen ametsak gauez...

Ez zen hura gizon batentzat bizitza.

Horregatik erabaki zuen behin ezpainak pintatu eta bragak jaztea.

Neurri neurrikoak suertatu zitzaizkion.